Plantilla:Manifiesto/eu

De NoLesVotes
Saltar a: navegación, buscar
Nolesvotes001.pngManifiestoNolesvotes001.png
Asturianu · Català · English · Español · Euskara · Galego
Portada-img-bombilla.png

Datorren maiatzaren 22an, espainiar hiritarrak hautestontzietara deiturik daude udaletxe guztietako ordezkari eta erkidego batzuetako parlamentuak bozkatzeko. Aukeratutako ordezkariak milaka milioi euroren arduradunak izango dira lau urtean zehar, bozkatzaileek kontu izateko arrazoi nahikoa: azken urteotan espainiar politikaren ustelkeria nabarmen handitu da aukera parlamentario guztian.

PSOE, PP eta CiU dira Sinde legea senatuan berpistea hitzartu duten hiru alderdi politikoak, Internet administrazioaren bidetik zentsuratzea gailentzen duen legea, hiritarren benetako babesa ziurtatzen duen epaileen esku-hartzerik gabe. Itxiera balioztatu behar duen epaileari ez zaio utziko arazoaren muina aztertzen, hau da, jabetza intelektualaren eskubideen urraketa edo ondare-kaltea sortzeko aukera itxi nahi den web orriarengandik. Sinde legeak "epailerik gabeko zuloa" sortzen du, non erabakia gobernuak izendatutako batzorde administratibo batek hartzen duen, orain arte gertatzen ari zena ekiditeko: Epaileek ez ziotela arrazoirik ematen eduki industriaren kexei.

Sinde legea ez da eraginkorra. Ez dio jabego intelektualaren legediaren eraberritze integralari aurre egiten, kultura digitaleko gizarte baten testuinguruan sortzaile eta artisten bidezko ordainketa bultzatzeko bide bakarra dena. Dena den, eta gizartean zati handi baten aurka egin sortzaile eta artistak barne, PSOE, PP eta CiU-k alde bozkatu zuten. Pesaron más las presiones de gobiernos extranjeros y de grupos minoritarios que el interés social. Pero no todo es culpa de nuestros representantes: nosotros les hemos elegido, por acción u omisión.

Nolesvotes.com-en uste dugu PSOE, PP eta CiU-k gizartearekiko duten oinarrizko betebeharrari huts egin diotela: zin egindako edo obeditzea onartutako konstituzioa defenditzea. Sinde legeak, Internet salbuespeneko legedi baten menpe jartzen du, adierazpen eta informazio askatasun eskubideen murrizpen larri batekin, babes judizial baten eraginpean, sarearen kontrol politiko handiagoa ahalbidetuz.

Zure erabakia garrantzitsua da. Ez dizugu botoa partidu politiko konkretu batentzat eskatzen, ezta zuriz bozkatzea, edota abstenitzea, baizik eta informatzea Sinde legearen kontrako alternatibak espektro ideologiko osoan existitzen direla. Sarearen askatasuna zure botoarekin defenditzea besterik ez dizugu eskatzen, beraien ekintzak direla eta zigor botoa merezi dutela erakutsi dutenei babesa ukatuta.

Datorren maiatzaren 22an, EZ ITZAZU BOZKATU/NO LES VOTES.

nolesvotes.com